Buscar este blog

lunes, 7 de noviembre de 2022

ZORTZI AUZO-BIDE KONPONDUKO DIRA AURTENGO KANPAINAN.

 2022/11/04.



Lanak azaro erdialdean, hirugarren astean hasiko dira.

  Auzo-alkateen foroan eztabaidatzen dira auzotarrak kezkatzen dituzten gaiak, auzoetan gauzatuko diren egitasmoak eta konpondu beharreko bideak, besteak beste. Auzo eta baserri-bideen egoeraren berri ematen da foroan eta, premiaren arabera, konpondu beharrekoen plangintza zehazten da. Aurten zortzi auzo eta baserri bide konpontzea aurreikusi da: Barrenetxe, Askontegi, Torretxebarri-Guridi, Errekalde-Torretxebarri, Iruatz, Arregi, San Martin eta Pollangoa baserrietarako bideak.

  Oñatiko bide sarea konpondu eta hobetzeko lanen proiektua Injelan enpresari eskatu zitzaion eta bi lotetan esleitu da: landa eremukoak, batetik, eta herri gunekoak, bestetik. Landa eremukoetan konponketa edo hobekuntza lanak egingo dira soilik, eta orokorrean ez da asfaltatze lanik aurreikusten, egitasmo txiki batzuen erremateak izan ezik.

  Bi enpresa aurkeztu ziren auzo-bideetako konpontze lanak egiteko deialdira eta puntuaziorik altuena Excavaciones Arrasate S.L. enpresak eskuratuta, lanak berari esleitzea erabaki da. Lanak, 275.466 eurotan eta 15 asteko epean egitea onartu da. Azaro erdialdean, hileko hirugarren astean egiten hastea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario