Buscar este blog

miércoles, 30 de noviembre de 2022

POLIMEROZKO BANKUAK JARRI DIRA AUZOETAKO PASALEKUETAN.

 2022/11/30.





10 jesarleku jarri dira, auzo-alkateekin adostutako kokalekuetan

  Zubillaga, Garibai, Santxolopetegi, Zañartu eta Murgia eta Araotzeko pasealeku ezberdinetan 10 banku jarri ditu udal brigadak, azken egunotan. Jesarleku bereziak dira, hormigoi polimeroz eta Oñatin bertan egindakoak, Ulma Architectural Solutions-ek egin baititu.

  Akabera lisoa eta iragazgaitza dute bankuek eta mantentze lan orokor gutxi eskatzen dute. Erabili den materialak, hormigoi polimeroak, pieza arinak egiteko aukera ematen du eta horrek jartze-lanak errazten ditu. Bankuak aurrez egokitutako hormigoizko oinarrien gainean finkatu dira eta auzo-alkateekin adostu da kokalekua.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario