Buscar este blog

jueves, 2 de junio de 2022

XII.DIAS DE LAS CUEVAS DE ARRIKRUTZ OÑATIKO KOBAK.

 Se recomienda reservar

2022an ekitaldi berezia egingo dugu LURPEAren ekimenean parte hartzen dugun 8 kobek.

Bi ekintza izango dira:
LEHENA- Argazki lehiaketa (saridunak 8 kobak bisitatzeko bonoa jasoko du)

Ekainaren 4an eta 5ean, Arrikrutz-Oñatiko Koban pase berezia izango da Lurpea argazki lehiaketako parte hartzaileentzako 16:30 eta 18:30 bitartean. Gehienez 30pax eta aurre-erreserba beharrezkoa izango da.

 Argazki lehiaketan parte hartzeko: https://pr.easypromosapp.com/p/939431

BIGARRENA. – Asteburuan kobak bisitatzen dutenen artean ZOZKETA EGINGO DA, Urdazubiko IKARABURUA apartamentuetan asteburua eta 8 kobak bisitatzeko bonoa.

 

Kobazuloen nazioarteko egunaren harira, ESPELEOTXIKI bisita bereziak eskainiko dira, ekainaren 12an (gazteleraz) eta ekainaren 18an (euskeraz), arratsaldeko 16:00tan. 2 ordu eta erdi inguruz Arrikrutz kobazuloko hainbat galeria ezagutzeko aukera izango da. Esperientzia espeleologiko hau familiei bideratua izango da, parte hartzeko gutxieneko adina 6 urte izanik.

Erreserbak eta informazio gehiagorako: 943082000 edo arrikrutz@onati.eus



No hay comentarios:

Publicar un comentario