Buscar este blog

viernes, 24 de junio de 2022

GeoOñati.

 

GeoOñati ataria herritar guztien eskura ipini du Udalak. Oñatiri buruzko informazio geografikoa eta ortoargazkiak modu errazean kontsultatzeko aukera ematen du.





Oñatiko mapak, ortoargazkiak (airetik ateratako irudiak) eta gure herriari buruzko informazio geografikoa kontsultatzea inoiz baino errazagoa izango da orain, udal webgunean eskura dagoen GeoOñati geoatariari esker. GeoEuskadi plataformak ematen dituen aukerak baliatuz, Oñatiko mugetara ekarri du Udalak, eta herritar guztien eskura jartzea erabaki du, tresna erabilgarria delakoan edozein herritarrentzat. Ortoargazkien bidez lehengo eta oraingo Oñati konparatzeko aukera ematen du, eta askotariko informazioa eskuratzeko bidea ere bai: hala nola, aukeratutako herriko gunearen altura profilak ezagutu, bi punturen arteko distantzia edo lur eremu jakin baten azalera neurtu, herriko erreka edo baso moteri buruzko informazioa... www.oñati.eus atarian kontsulta daiteke aplikazio berria. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario