Buscar este blog

jueves, 23 de junio de 2022

TRAUTI EGUNA 2022.

 

  • 25/06/2022.
  •  11:00.
  •  Foruen Enparantzan.



EKITALDIA

Organizado por Trauti se celebrará du 10º aniversario

Ekainaren 25ean herriko plazara aterako dira Trautiko kideak, beraien jardunaren eta helburuen berri ematera. Aurten, esku-orri bat ere banatuko dute, herri mailan ikusten dituzten oztopo, arazo eta jokabide desegokiez ohartarazteko.

Horrez gain, bi ibilbide ere prestatuko dituzte plazan, eta gurpil-aulkian edo begiak estalita, makil baten laguntzarekin egiteko aukera egongo da, elbarrituek egunerokoan dituzten arazoak nork bere azalean bizi eta esperimentatzeko.

Gainera, Trauti elkarteak erosi duen Joellette motako aulkia ikusi eta probatzeko aukera ere egongo da. Elbarrituak mendira edo hondartzara eramateko erabiltzen den aulki egokitua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario