Buscar este blog

martes, 3 de mayo de 2022

JABIER ETXEBERRIA APAIZA OMENDUKO DUTE DOMEKAN.

 

Jabier Etxeberria apaiza omenduko dute domekan, meza nagusiaren ondoren.

2022/05/03.

Arg: Plazaola


Iazko abenduan 90 urte bete zituen

  Eta orduan erabaki zuen Parrokiako batzordeak abade oñatiarra omentzea, horretarako garai egokia Aste Santuaren osteko lehen asteak liratekeela pentsatuz. Hala egingo da, maiatzaren 8an, eguerdiko meza nagusiaren ondoren Jabier Etxeberria Arrese apaiza omenduko dute.

  22 urterekin apeztu zen Etxeberria eta lehen meza Oñatin bertan eman zuen. Ondoren, hainbat herritan bere ditu apaiz ardurak: Bedoñan, Arrasaten, Ibarran, Tolosan, Donostiako Amara auzoan, Zumarragan edota Oñatiko parrokietan. Elizbarrutiko Haurtzaroko Idazkaritzako zuzendaria ere izan zen.

  Egun, Donostiako seminarioko egoitzan bizi da Etxeberria, beste berrogeiren apaiz nagusirekin, eta txandaka meza ematen du bertako elizan. Oso pozik jaso zuen domekako omenaldiaren erabakia eta pozik etorriko da herrira, kristau komunitatearen esker oneko ekitaldira.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario