Buscar este blog

martes, 24 de mayo de 2022

Ibilgailuen sarbidea kontrolatzeko sistema berria jarriko da Ramon Irizar eta Motxon kaleetan

 2022/05/23.



Matrikulak "irakurtzen" dituen kameradun semaforo bana jarriko da

  Ramon Irizar eta Motxon kaleetan badira ibilgailuak sartzea oztopatzen duten elementuak, piboteak, alegia. Eskuz jarri eta kendu behar dira eta sistema moduan hainbat gabezia dituela agerian geratu da. Dagokion azterketa teknikoa eginda, egungo oztopo sistema aldatzea erabaki da. Matrikulak irakurtzeko kamera duen semaforo bana jarriko da, Unibertsitate etorbidean jarri zirenen modukoa.

  Semaforoak argi gorria piztuta izango du baina baimendutako ibilgailuren bat hurbiltzean, matrikula irakurtzeaz bat berdez argituko da, bidea emanez. Helburua, oinezkoen segurtasuna hobetu eta bermatzea da.

  Sistema jarriko duen enpresa kontratatzeko hainbat aurrekontu eskatu ziren eta jasotako hiruren artean merkeena lehenetsi da, hau da, NORTRAFIC enpresak aurkeztutakoa (12.937 euro+BEZa).

  Udaltzainburuaren proposamena onartuta, ibilgailuen sarbidea kontrolatzeko sistema berriaren hornitze prozesua martxan jarri da. Sisteman baimendutako ibilgailuen matrikulak txertatuko dira eta instalatzeko beharrezkoa den obra txikia egingo da. Ondo bidean, kameradun bi semaforoak laster jarriko dira Ramon Irizar eta Motxon kaleetan.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario