Buscar este blog

miércoles, 13 de abril de 2022

OTADUI ZUAIZTIKO 13-15-17 ZENBAKIETAKO ARKUPEEN IRISGARRITASUNA HOBETU DA.

 2022/04/12.

Heldulekudun arrapala bana egin da

  Otadui zuhaiztiko 13-15-17 zenbakidun atarietako bizilagunek eskatu zioten udalari arkupeetarako irisgarritasuna hobetu zezan, kontutan hartuta, bertara sartzeko pare bat maila daudela.

  Hirigintzako zerbitzu teknikoek landu zuten gaia eta ingurua irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko arkupetako mutur bakoitzean arrapala bana egitea eta altzairu herdoilgaitzezko baranda edo heldulekuak jartzea erabaki zen. Aipatu heldulekuak Herreria Mitxel SL enpresari eskatu zitzaizkion, 3.552 euroko aurrekontuaz. Arrapala egokitzeko lanak berriz, udal brigada taldeak egin du.

  Lanak pasa den astean burutu ziren.

Iturria: Oñati Irratia.




No hay comentarios:

Publicar un comentario