Buscar este blog

martes, 12 de abril de 2022

OSINALDE SARIKO 50.EDIZIOAK BADITU FINALISTAK.

 BERTSOA.

GABIRIAN, APIRILAREN 23AN 2022-04-11

Osinalde Sariko 50. edizioak baditu finalistak

Osinalde Sariko 50. edizioak baditu finalistak

Osinalde Sariko 50. edizioak baditu finalistak. Larunbatean jokatu zen azken kanporaketa Zaldibian, Osinberde Saria, eta hor erabaki ziren azken biak. Xabat Illarregi nagusitu zen eta Aitor Tatiegik ere lortu zuen txartela, bigarren sailkatuta. Bi horiez ez ezik, saioan kantari izan ziren Lurdes Ondaro, Asier Alcedo,  Aitor Ugarte eta Lierni Rekondo ere. Zaldibiko herri antzokian izan zen saioa.


Ane Zuazubiskar eta Oihana Arana, Argi Berri Sarian.

Honenbestez, honako seiko hau ariko da Gabirian apirilaren 23an, Osinalde Elkartean:

Ane Zuazubiskar
Unai Izagirre
Xabat Illarregi
Oihana Arana
Aitor Tatiegi
Aner Peritz

Finalean afaritarako sarrera guztiak Dagoeneko salduta daude.

Unai Izagirre, Aztiria Bat Sariko irabazlea, Legazpin.

Aner Peritz, Aztiria Bat Sariko bigarren sailkatua, Legazpin.

(Argazkiak: Goierriko hitza)

No hay comentarios:

Publicar un comentario