Buscar este blog

martes, 12 de abril de 2022

Korkostegi eta Ruiz txapeldunorde Euskadiko duatloi sprint txapelketan

 goiena


Olatz Korkostegi eta Mikel Ruiz oñatiarrak.


Bakoitza bere kategorian, txapeldunorde izan ziren atzo, Basaurin egindako Euskadiko duatloi txapelketan, Olatz Korkostegi eta Mikel Ruiz oñatiarrak.

Euskadiko duatloi sprint txapelketa izan zen atzo, apirilak 10, Basaurin eta dominekin itzuli ziren Olatz Korkostegi eta Mikel Ruiz oñatiarrak. Hain zuzen ere, bigarren helmugaratu ziren bakoitza bere kategorian: Olatz Korkostegi, neska beteranoen kategorian (1:20:39) eta Mikel Ruiz, mutil beteranoen kategorian (1:03:05).

Lasterketa Basaurin izan zen. Bost kilometro korrika lehenengo, 20 kilometro bizikleta gainean eta beste 2'5 kilometro korrika proba amaitzeko. 115 zeuden izena emanda eta 95ek amaitu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario