Buscar este blog

sábado, 11 de septiembre de 2021

GARY BAÑOS GOGOAN.

 GOIENA.


Gazte mailako lasterketari bere izena ipintzeaz gain, txirrindulariak lanean hasi aurretik eta amaitu eta gero gogoan izan du Aloña Mendik Gary Baños, otsailean mendi istripuz hildako laguna. Haren aitak eta bikotekide zuenak moztu dute zinta, eta lasterketa amaitu eta gero elkarteko Txirrindularitza Sail osoaren omenaldi xumea jaso du Bañosek.

Movistar taldeko masaialari izateaz gain, Bañosek eutsi egiten zion bere herriko elkartearekiko, txirrindularien harrobiarekiko, konpromisoari. Aloña Mendiren Txirrindularitza Saileko zuzendaritzako kide izana, baita kirol zuzendarien taldekoa ere, gaurko lasterketaren antolatzaileek nabarmendu dute gaur ere hor izango zela "banderatxoarekin bidegurutzeren bat zaintzen", otsaileko istripuagatik izan ez balitz.

Lasterketa amaieran, Txirrindularitza Sail osoak babestuta, lore sorta jaso dute Gary Baños zenaren aitak, arrebak eta bikotekideak, Kepa Umerez presidentearen eskutik. Lasterketako irabazleak, Nico Alustizak, ere, bere lore sorta oparitu dio familiari sari banaketaren ostean, antolakuntzak Bañosi egindako omenaldira batuz. 

Txalo zaparrada handi batekin izan dute gogoan Gary Baños unibertsitate aurrean elkartu diren dozenaka lagunek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario