Buscar este blog

domingo, 26 de septiembre de 2021

61º CAMPEONATO INTERNACIONAL DE PERROS PASTOR.(2021)

 Dentro de la programación de Azoka Kultura Gunea

  •  26/09/2021.

  •  10:30.

  •  Santa Lutzian

Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera nazioarteko txapelketari. Aurtengoa 61. edizioa da. 1955. Urtean ospatu zen lehenengoz txapelketa. Bost urteko etena izan zuen txapelketak, 1961etik 1967ra bitartean eta ordutik, urtero-urtero ospatu izan da iaz ezik (pandemia dela eta ez zen txapelketarik egon)

Arrazari dagokionez, barietate desberdineko txakurrek hartuko dute parte. “Betiere, txakurrik onenen presentzia izango da Oñatin”.

Txakurrek, beti bezala, bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengoan, aurretik zehaztutako ibilbide batean ibili eta epaimahaiak aukeratutako hesi-tartetik pasa beharko dute artaldea. Bigarrenean, artaldea hartu eta zelai erdian dagoen eskortan sartu beharko dute.

10 Euskal Herrikoak dira eta hiru Bartzelona, Mallorca eta Castellondik datoz. Nobedade moduan Oñatiko txakur-artzain bikote bat ere izango dugu gonbidatu berezi: Miel Arregi "Azpilleta" eta Lagun txakurra. "Azpilleta" bera eta Joxe Mari Bengoa antolatzailea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario