Buscar este blog

sábado, 4 de septiembre de 2021

ARANTZAZUKO ALTXORREN BILA.

 2021/09/5.

Orientazio jolasa familian

Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik.

Datorren larunbatean, uztailaren 31n, Arantzazuko parketxeak “Arantzazuko altxorraren bila” jarduera antolatu du. Honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da.

Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da erronka.

Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazuko parketxean da, amaiera 12:30tan izango delarik. Prezioa pertsonako 3 eurotakoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Indarrean dauden Covid-19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus




No hay comentarios:

Publicar un comentario