Buscar este blog

viernes, 23 de julio de 2021

LEHENENGO JAUNARTZEAK 2021.

 

24 neska-mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan

2021/07/23
Card image cap
(Arg:DV)
Bigarren urtez atzeratu dira Jaunartzeak pandemiak eraginda

  Maiatzetik uztailera atzeratu zituen katekesiak Lehenengo Jaunartzeak eta domekan, uztailak 25, egingo dituzte. 24 neska-mutikok egingo dute, 12:00etako meza nagusitan, Mikel Goiaingeruaren parrokian.

  Egungo osasun egoeran elizako aforoa mugatuta dago, beste lekuetan bezala, eta parrokian gehienez 600 lagun sartu ahal izango dira domekan. 24 haurrek 24 familiaren babesa izango dute eta toki arazorik izan ez dadin, mezetara zenbat lagun joango diren zehaztea eskatu zaio familia bakoitzari.

  Osasun pandemiak hala eraginda ohikoa baino beranduago eta motelago hasi zituzten katekesi eskolak domekan Lehenengo Jaunartzea egingo duten haurrek. Gurasoekin bilerak modu telematikoan egin dira eta haurrak, talde txikitan, parrokian bildu dituzte ikasturtean zehar, katekesi lanak osatzeko. Egoera berezi honetan Jaunartze-ospakizuna atzeratzea erabaki zuten katekista eta gurasoek eta, uztailaren 25ean ospatzea adostu zuten. Maiatzean izan ohi dira Lehenengo Jaunartzeak gurean baina bigarren urtez jarraian garai horretatik kanpo egingo dira, iaz urrian izan ziren eta aurten domekan, uztailaren 25ean, esan bezala.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario