Buscar este blog

sábado, 24 de julio de 2021

ASTELEHENEAN INAUGURATUKO DA KIROLDEGI BERRITUA.

 

2021/07/23
Card image cap
Uztailaren 27tik 30era bisita gidatu irekiak egingo dira

  2019ko abuztuaren 1ean ekin zitzaien Zubikoa kiroldegiko berritze eta handitze lanei. Instalazioak ez dira erabat itxita izan, eta herritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena eman asmoz, lanak amaitu ahala espazio ezberdinak irekitzen joan dira. Astelehenetik aurrera berriz, kiroldegiko instalazio guztiak irekita eta erabilgarri izango dira. 10:00tan egingo da irekiera ekitaldi ofiziala.

  Era berean, uztailaren 27tik 30era bisita gidatu irekiak antolatu dira, 10:00tan eta 18:00tan.Txanda bakoitzean 20 laguneko taldeak osatuko dira eta kiroldegiko espazio ezberdinak erakutsiko zaizkie. Bisitan parte hartzeko hitzordua hartzea komeni da, Zubikoara telefonoz deituta. Izena ematen dutenek lehentasuna izango dute. Hitzorduak astelehenean, 14:30tatik aurrera, ematen hasiko dira 943 716 375 telefono zenbakian.

  Profesionalen arteko pilota jaialdia ere programatu da abuztuaren 1erako. Bi partida jokatuko dira: Dario-Bikuña/Agirre-Erasun eta estelarra, Jaka- Tolosa/Peña II-Rezusta. Pilota jaialdia 17:00tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario