Buscar este blog

viernes, 4 de septiembre de 2020

ATZEKO KALEKO JAIXAK 2020.EGITARUA.

 EGITARUA:

  • Kalegoienako Plazatxoan ospatuko da Kultur Ekitaldia irailaren 5ean, larunbata, 17:00etatik 21:30era bitartean. Honako hau izango da egitaraua:

17:00 - 17:45  Potx magoa
18:15 - 18:45  Oñatiko dultzainero taldea
19:15 - 20:00  Naia Herraez eta Julen Muruaren kontzertua
20:30 - 21:15  Antton Telleriaren monologoa

  • Eremua 150 pertsonatara mugatuta egongo da. Ondorioz, ekitaldi bakoitzeko sarrerak aurrez hartu beharko dira Txokolateixan edo lnternetez honako helbidean: https://onatikultura.sacatuentrada.es/

Sarrerak dohainik izango dira. Baina mesedez, behin sarrerak hartuz gero gogoratu sarrera gabe gelditu denaz eta agertu ekitaldira. Sarrerarik gabe geldituz gero, ilarak eta jende pilaketak saihesteko, ekitaldira ez gerturatzea eskatzen dugu. Sarrerak amaitzen ez badira, lnstagramez, Facebookez eta ahoz-aho jakinaraziko dizuegu aurreko egunetan.

  • Ekitaldi bakoitzaren ostean eremu guztia hustu eta desinfektatuko dugu. Mesedez, beste behin jende pilaketak saihesteko,ekitaldia amaitzean aldendu ekitaldi eremutik. Hurrengo ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dira ateak. Beraz, eskertuko genuke lehenago ez gerturatzea, sarrera hartu duten denentzat tokia egongo da eta.
  • Ez da txosnarik egongo eta ezin izango da kanpoko edaririk sartu.
  • Musukoa derrigorrezkoa izango da ekitaldi guztietan.Segurtasun-tartea eta gainontzeko segurtasun neurriak zorrotz beteko dira.

Atzeko Kaleko Jai Batzordearen IDATZIA



No hay comentarios:

Publicar un comentario