Buscar este blog

lunes, 20 de mayo de 2019

MEKALKI ALOÑA MENDIKO mutilek, finalerako sailkapena lortu dute..(2019)

MEKALKI ALOÑA MENDIKO mutilek partidu bikaina egin ostean, merezimendu osoz finalerako sailkapena lortu dute.
Hasi hasieratik intentsitate haundiz kantxaratu dira gorritxoak. Defentsan oso estu hartu dituzte Donostiarrak eta eraso azkarrak eginaz, lehen abantailak iritsi dira markagailuan. Atsedenaldirako 12 puntuko errenta polita lortu dute.
Atsedenalditik bueltan partiduak bide berdinetik jarraitu, Oñatiarren intentsitate bikaiñaz, 17 puntuko aldea lortuaz.

Azken laurdenean 3 minutu eskax izan dituzte, erasoan zailtasun askorekin, hala 9 puntura murriztu da markagailua. Orduan agertu dira berriro Oñatiarren minutu onak, eta 2-3 jokaldi bikain egin ostean, behin betiko apurtu dute partida.
Datorren larunbatean izango da finala Tolosako Usabal kiroldegian, ATLETICO SAN SEBASTIAN taldearen aurren.
ZORIONAK MUTILAK!


No hay comentarios:

Publicar un comentario