Buscar este blog

martes, 14 de mayo de 2019

ERREKALDEKO JAIXAK 2019...Ostiraleko KONTZERTUAK.

Badatoz 2019ko Errekaldeko jaixak!
Ostiraleko kontzertuan talde honeik arittuko dia:
BAD SOUND
Irungo Mosku auzotik bullaka datorren taldea da Bad Sound. 2003. urtean sortu zen. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen ditu. Ehundaka kontzertu eskaini dituzte, eta bidean Japonia edota Mexikon ere izan dira.
https://www.facebook.com/Badsoundsystem/

CAPSULA
Argentinar jatorriko musikariez osaturiko hiruko honek, atzerrian bira gehien egiten duen Euskal Herriko taldea da, rock energiko interesgarria jorratuz. Argitaratu dituzten diskoei esker izan da ezaguna Capsula. 'Rising Mountains' (B-Core, 2009) adibidez, Espainiar Estatuko urteko disko onena izendatu zen, baina diskoez haratago, beraien zuzeneko emanaldiak izan dira taldea goraipatu dutenak. Gure belaunaldiko zuzeneko talde onenetarikoa izatera heldu dira, beraien zuzeneko bortitzarekin, The Stooges, Sonic Youth edota Comets on Fire bezalako taldeekin konparatuak izan direlarik. Rock bizia jorratzen du hirukoteak, abesti landuak eta berezko izatea daukatenak. Euskal Herriko musika eszenak azken boladan eman duen talderik interesgarrienetarikoa. Berriki argitaratu duten "Bestiarium" diskoa aurkeztuko dute Errekaldeko plazan.
https://www.facebook.com/CapsulaMusic/

UNIDAD ALAVESA
2017an Ataunen sortutako folk-country-rock taldea da. Talde berria bada ere, dagoeneko bi disko kaleratu dituzte, eta kideak ez dira hasiberriak; abentura maltzur askotan ibiliak dira eta oraindik ere hala dabiltza. Zerrenda luze horretan ageri dira honako hauek, besteak beste: Fiachras, Brigada Criminal, Bizardunak, Los Zopilotes Txirriaos, Benito Lertxundi... Koadrilan negar egin zein koadrilaz barre egiteko kantu aproposak dira, galtzaileenak, mozkorrenak eta batez ere sarkasmoz beteak. Punk-rockari bizkarra erabat emanez, bestelako giro eta tenpotan abesten dute aspaldian.
https://www.facebook.com/unidadalavesa/
JOHN DEALER & THE COCONUTS
John Dealer & the Coconuts Legazpiarrek Rocka eta punkaren soinuei freskotasuna ematen asmatu dute, nortasun eta aktitudea erakutsiz taula gainean. 2 disko plazaratu dituzte honezkero. Errekalden bere zuzeneko indartsua ikusteko aukera izango dugu.
https://www.facebook.com/JohnDealerAndTheCoconuts/


No hay comentarios:

Publicar un comentario