Buscar este blog

martes, 26 de marzo de 2019

Joseba Lasagabaster lehen finalista Txinparta bertsolari txapelketan ..(2019)

2019/03/26.


Gaztetxean jokatu zen finalaurrekoan puntuaziorik altuena lortuta finalerako txartela zuzenean irabazi zuen

  Larunbat arratsaldean jokatu zen VIII. Txinparta bertsolari txapelketako lehen finalaurrekoa, Gaztetxean. 8 bertsolari aritu ziren nor baino nor eta puntuaziorik altuena eskuratuta, finalerako txartela zuzenean irabazi zuen Lasagabasterrek. Haren atzetik sailkatu ziren: Urko Egaña, Beñat Alberdi, Maider Arregi, Xabier Pascual Pasku, Gorka Larrea Txapel, Ander Lizarralde Pertzi eta Bittor Zubiagirre. Apirilaren 13an jokatuko den finalean, bi sailkapen saiotan nagusitzen diren bertsolariak eta puntuaziorik altuena lortzen duten beste laurak arituko dira. Finalaurrekoetan zortzina bertsolarik parte hartuko badute ere, Gaztelekuan jokatuko den finalekoan sei arituko baitira.
  Bigarren finalaurrekoa larunbatean jokatuko da, Eltziako Topagunean, 17:30etan. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Odei Irigoien, Aitor Tatiegi, Egoitz Aizpuru, Andoni Goitia, Joseba Igartua Urze, Urko Arregi, Gontzal Belategi eta Aritz Irigoien.
  Oñati Irratia Txinparta bertsolari txapelketaren  jarraipen zuzena egiten ari da eta saioen grabazioak larunbat goizetan eskainiko dizkizuegu. Zapatu honetan bertan, Gaztetxeko finalaurrekoaren emanaldia entzun ahal izango duzue, 11:00tan hasita.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario