Buscar este blog

jueves, 14 de marzo de 2019

Disko onenaren saria jaso du Ruper Ordorikak.

Euskarazko disko onenaren saria jaso du Ruper Ordorikak "Bakarka" lanarengatik


2019/03/14.
MIN sarien banaketa egin zen atzo Madrilen
  Espainia mailan antolatzen diren MIN Premios de la Musica Independientesarien baitan euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Ruper Ordorika-k, iaz argitara zuen Bakarka lanarengatik.
  Madrilgo Circo Price antzokian banatu ziren sariak atzo iluntzean, eta Ordorika bertan izan zen garaikurra jasotzeko. Hain zuzen ere, atzo goizean Madrilgo Universidad Complutensen kontzertua eman zuen eta bihar Círculo de Bellas Artes aretoan joko baitu oñatiarrak.
  Bost hautagai zeuden guztira euskarazko disko onenaren saria jasotzeko: Ruper Ordorikaren Bakarka, Broken Brothers Bras Band-en Txertaketa, Gatiburen Azken indioak, Izaki Gardenak talderen Dena oskol eta Revolta Permanenten Ultravioleta.
  Morgan taldea izan da sarituena aurtengo MIN sarietan, bost garaikur jaso baititzituen atzo: rock diskorik onena, zuzenekorik onena, ekoizpenik onena, artistarik onena eta urteko albumik onena.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario