Buscar este blog

miércoles, 13 de marzo de 2019

Eskolarte mailako txirrindulari proba.2019.

 Martxoak 16 zapatua. 
Eskolarte mailako txirrindulari proba izango da eta saileko txirrindulari gaztetxoenek, bizikleta gainean duten trebetasuna erakusteko aukera izango dute. 
Denboraldiko Lehenengo lasterketa izango da klubeko harrobiko txirrindularientzat.
Lasterketak arratsaldeko 16;30etan abiatuko dira Enpresagintza fakultate paretik. Alebin eta infantil mailako txirrindularientzako proba izango da eta antolakuntzatik adierazi digutenez, 100 bat partehartzaile 
espero dira irteera puntuan. Horietatik 23, Bizipoz- Aloña Mendi taldekoak izango direlarik. Maila hauetan zirkuitu itxi batean egiten dira lasterketak. Oñatikoa, Enpresagintza eta Cegasa lantegiaren artean dagoen 
errepidean gauzatuko da.
HERRIKO GAZTETXOEI GONBITEA
Federakuntza mailako lasterketa bat izanik ere, eskolarte maila dela kontutan hartuta, Aloña Mendiko txirrindularitza saileko arduradunek, 7,8,9 eta 10 urte bitartekoherriko gaztetxo guztiak gonbidatu 

nahi ditugu zapatuko lasterketan parte hartzera. Ez da baldintza berezirik eskatuko. Kaskoa eta edozein motako bizikleta (errepidekoa, mendikoa...) izatea, besterik ez


No hay comentarios:

Publicar un comentario