Buscar este blog

viernes, 2 de noviembre de 2018

Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan lau oñatiar izan dira podiumean.(2018)

Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan lau oñatiar izan dira podiumean
Txapeldunak eta taldekideak oholtza gainean, Legazpin.

Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan lau oñatiar izan dira podiumean


Atzo, azaroak 1, jokatu zen Legazpiko VIII. ziklo-kros txapelketa. Eta lau oñatiar izan ziren Gipuzkoako txapelketari zegokion podiumean: Iñigo Mugarza, Unai Cueva, Aitor Altube eta Aimar Erostarbe.
Elite mailan hirugarren postua eskuratu zuen Iñigo Mugarzak. Junior mailan ere hirugarrena izan zen Unai Cueva, eta kadeteen artean hirugarren egin zuen Aitor Altubek eta lehenengo Aimar Erostarbek.
Kadeteen podiuma: lehenengo Aimar Erostarbe, eta hirugarren, Aitor Altube.

No hay comentarios:

Publicar un comentario