Buscar este blog

jueves, 26 de abril de 2018

OÑATI HERRIARTEKO TXAPELDUNA.

O MAGAZINEA

2018-04-26 17:51:24
LARUNBATEAN FOSO UNIBERTSALEKO TXAPELKETA EGINGO DA TXOPEKUAN
Herri arteko txapeldun, plater-tiroan
Beste behin, Oñatin gelditu da herri arteko plater-tiro txapelketa. Urteek aurrera egiten badute ere, Txopekuan aritzen diren tiralariek sasoi betean eta oso fin jarraitzen dute. Izan ere, azken bost urteetan lortu den laugarren saria izan da aurtengoa.

Herri arteko plater-tiro txapelketa irabazi du Oñatik. Bailarako eta Urola garaiko aurkariak gainditu behar izan dituzte txantxikuarrek eta lau jardunaldi burutu ostean, Txopekuan jokatu zen tiraldi erabakigarrian eskuratu zuten sari nagusia. «Orokorrean oso erregularrak izan gara txapelketa guztian zehar» adierazi zuten atzo, Gotzon Aranguren eta Jose Antonio Guridik. Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa ziren bi taldekideak eta txapelketaz gain, kirol honetaz luze eta zabal mintzatu ziren.

Txapelketa Legazpi eta Oñatiko tiro zelaietan lehiatu da. Bina jardunaldi egin dira herri bakoitzean eta sailkapena egiterakoan, lau tiralari onenen 3 serie onenak zenbatzen ziren. Hala, puntuaketa onena pilatzea izan da guztien helburua. Oñatiarrei dagokienean, dozena bat lagun ibili dira eta taldekako sariaz gain, bakarkakoan ere, Javi Vera txantxikuarra izan da onena.

Beheko podcastean entzun dezakezue atzoko elkarrizketa:


Larunbatean, tiraldia Txopekuan

Bestalde, asteburuan txapelketa berria jokatuko da Oñatin. Larunbatean zehar, foso unibertsaleko lehiaketa egingo baitute Txopekuan. 10:30etan hasiko den txapelketa, 25 plateretara jokatuko da eta 1.250 kartutxo banatzeaz gain, 1.200€ egongo dira jokuan diru-saritan. Parte hartzeko, federatuta egotea derrigorrezkoa izango da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario