Buscar este blog

miércoles, 27 de diciembre de 2017

Jose Luis Garcia eta Marisol Ramos, Euskadiko kros txapeldun..(2017)

ok magazinea


2017-12-26 11:15:01
LAUDION LORTU DUTE TXAPELA MASTER KATEGORIAN
Jose Luis Garcia eta Marisol Ramos, Euskadiko kros txapeldun
Aloña Mendiko korrikalariek ez dute atsedenik hartu eguberrietako asteburu honetan. Master eta senior mailako ordezkariek, Euskadiko txapelketan parte hartu zuten larunbatean Laudion, eta orokorrean, lan oso txukuna egin zuten. Jose Luis Garcia eta Marisol Ramosek, urrezko domina eskuratu zuten master kategorian.

Laudioko herriak, Euskadiko Master eta kros motzeko txapelketa hartu zuen larunbatean. Neguko hitzordu garrantzitsu honetan, Aloña Mendiko ordezkariak, maila oso onean aritu ziren. Urrezko bi domina ere poltsikoratu zituzten gainera, Jose Luis Garcia eta Marisol Ramosek.

Garcia master 60 mailakoen arteko onena izan zen. Lasterketa zentzuduna egin zuen. Ibilbide lokaztu eta irristakorrean, oso ondo moldatu zen eta sailkapen orokorrean hirugarren iritsi bazen ere, aurretik sartu ziren biak, bera baino gazteagoak zirenez, kategoriako gizon indartsuenaren sariarekin itzuli zen etxera.

Ramos ere, Euskadiko emakumezko onena izan zen master 55 kategorian. Kategoria guztien arteko sailkapenean, hirugarren postua eskuratu zuen Aloñakoak. Baina Jose Luisen kasuan bezala, aurretik helmugaratu ziren bi atletak, oñatiarrak baino hogei urte gutxiago zeukaten. Bere espezialitatea izan gabe, sentsazio bikainekin amaitu zuen txapelketa Marisolek.

Seniorrak kros motzean

Bestalde, senior mailako ordezkariak, kros motzeko txapelketan lehiatu ziren. Lesio luze baten ostean, poliki-poliki bere sasoi onena berreskuratzen ari den Sergio Garcia izan zen gure ordezkarietan onena. 15.  postua eskuratu zuen txantxikuarrak. Alberto Arberas eta Andoni Correas ere lehiatu ziren larunbateko txapelketan eta bakoitzak bere mailan, lasterketa oso ona egin zuten. 

Hainbat lesio eta bestelako arrazoi ezberdinak tarteko, Aloñak ezin izan zuen laugarren atleta eraman Laudiora. Horren ondorioz, taldekako sailkapenak lehiatu gabe gelditu zen zoritxarrez.

Ramos eta Garcia, Laudioko txapelketan. Argazkia: Atletismo saila

No hay comentarios:

Publicar un comentario