Buscar este blog

miércoles, 26 de julio de 2017

Garazi Erostarbe Euskadiko azpitxapelduna.

ok magazinea

2017-07-26 12:08:29
GARAIPENETIK HAMAR SEGUNDUTARA GELDITU ZEN OÑATIARRA
Garazi Erostarbe Euskadiko azpitxapeldun erlojupekoan
Gipuzkoa Ogi Berri taldeko Garazi Erostarbe txirrindulari txantxikuarra, asteburuko protagonista nagusietako bat izan da. Gazte mailako Euskadiko Erlojupeko txapelketan lehiatu zen igande goizean Iturmendin (Nafarroa) eta lasterketa oso on bat burutu ostean, azpitxapeldun izatea lortu zuen. Garailearengatik hamar segundu eskasera amaitu zuen proba.

Iazko emaitza berbera errepikatu du asteburuan Garazi Erostarbe txirrindulariak. Iaz kadete mailan lorturiko emaitza, kasu honetan, gazte mailan berretsi du oñatiarrak. Kategorian debuta egiten ari den urtean, espezialitate hau oso ondo menperatzen duela erakutsi berri du Gipuzkoa Ogi Berri taldeko txantxikuarrak.

14 kilometroko ibilbide laua aurkezten zuen aurtengo Euskadiko txapelketak eta Erostarbek, «sentsazio oso onak» izan zituen proba guztian zehar. Sailkapen orokorrean gazte mailako hirugarren emakumezko azkarrena izan zen helmuga 22 minutu eta 37 segundutan gurutzatuta. Hala ere, lehen sailkatua Burgosekoa zenez, sailkapen ofizialetatik kanpo gelditu zen. Txapelduna, Maialen Aramendia izan zen. CAF Turnkey Engineering taldeko ziklistak, 22 minutu eta 27 segundutan amaitu zuen ibilbidea. Guztira hamabost txirrindularik parte hartu zuten igandeko erlojupekoan.

Erostarbe igandeko erlojupekoan. Argazkia: Martin Early

No hay comentarios:

Publicar un comentario