Buscar este blog

lunes, 24 de julio de 2017

Anaia Bernal bigarren..(2018)

2017-07-24 22:41:26
AZKEN HILABETEAN BI GARAIPEN ETA BIGARREN POSTU BAT LORTU DITU
Amaia Bernal bigarren, Sagueseko herri lasterketan
Emaitza aipagarri berri bat lortu du asteburuan, Amaia Bernal oñatiarrak. Antxintxiketan taldeko korrikalaria, bigarren emakumezko azkarrena izan baitzen atzo goizean jokatu zen Sagueseko herri lasterketan. Azken hilabetean, bi garaipen eta bigarren postu bat lortu ditu Donostia aldean lehiatu dituen hiru lasterketa ezberdinetan.

Hamairu urtez festak ospatu gabe egon ostean, Sagueseko auzoak astebukaera honetan berreskuratuko ditu bere jaiak. Antxeta elkartearen 50. urteurrena dela eta, auzokideek festak ilusio betez antolatu dituzte berriz. Egitarauak era guztietako ekimenak aurkezten zituen eta besteak beste, atzo goizean, herri lasterketa ospatu zuten.

6 kilometroko ibilbide herrikoiean azkarrenak, Raul Gomez (19:08) eta Ana Cruz Oyarzabal (24:14) izan ziren. Emakumezkoetan, Amaia Bernal oñatiarra, garailearengatik hamaika segundu eskasera iritsi zen helmugara (24:25) bigarren postua eskuratuz.

Atzokoarekin hilabete paregabea osatu du Bernalek. Ekaineko azken asteburuanIgeldoko Igoera herrikoia irabazi zuen, duela bi aste, Añorgako herri krosean ere onena izan zen eta atzo bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen txantxikuarrak.

Bernal, asteburuan lorturiko garaikurrarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario