Buscar este blog

domingo, 23 de abril de 2017

Izarraitz Muñoz Aloña Mendi sailkatu da igoera fasera..(2017)

goiena

Izarraitz Muñoz Aloña Mendi sailkatu da igoera fasera, Ford Mugarri atzean utzita

   KIROLA  ARRASATE  OÑATI
Hasierako bost minutuetan partidua Oñatikoen eta Arrasatekoen artean oso berdinduta egon baldin bada ere, Izarraitz Muñoz Aloña Mendi intentsitate handiagoz irten da kantxara eta Ford Mugarri taldeak ezin izan dio horri aurre egin. Atsedenaldira 19-10eko emaitzarekin joan dira, eta distantzia hori mantendu dute txantxikuek bigarren zati osoan, 34-24 bukatu dute. Maiatzeko igoera fasean izango dira, beraz.
Izarraitz Muñoz Aloña Mendi sailkatu da igoera fasera, Ford Mugarri atzean utzita
Izarraitz Muñoz Aloña Mendi taldeko jokalari bat gol bat ospatzen. | 
originala
"Hasieratik sartu gara partiduan, aurrea hartu dugu eta goraka joan gara. Bederatzi goleko abantailarekin asko disfrutatu dugu partidua", horiek izan dira Izarraitz Muñoz Aloña Mendi taldeko atezain Kepa Urzelairen hitzak, partidua bukatu bezain laster.
Hasieratik Arrasatekoak baino gehiago izan dira oñatiarrak, eta ezin izan diote horri aurre egin Ford Mugarrikoek. Atzo Corazonistas taldearen aurka jokatutako partidua intentsitate handikoa izan zen haientzat, ez zieten gauzak erraz utzi, eta gaurkoan ere zail izan dute Oñatikoen kontrako partidua.
Lehenengo zatian oñatiarrek euren atean tirorik ere jaso ez dituzten uneak izan dituzte, halaxe esan du Urzelaik, eta defentsan baloiak lapurtzen ondo ibili dira. Bigarren zatian, aldiz, lan gehiago eduki dute oñatiarrek, baina defentsaren laguntzarekin atzeko lana ondo egitea lortu dute. Atakean ere oso ondo ibili dira. "Oso pozik gaude, ezin dugu gehiago eskatu. Orain entrenatzen jarraituko dugu, partidu batzuk ere badauzkagu eta fasean egurra ematera joango gara", adierazi du Urzelaik.
Bestetik, Ford Mugarrikoek penaz bukatu dute partidua: "Garbi dago etxean jokatze hori Izarraitz Muñoz Aloña Mendikoen alde egon dela, beste intentsitate batekin irten dira eta penaz amaitu dugu", esan du Ford Mugarriko jokalari Manu Garmendiak. Gaurko zeukaten helburua ezin izan dute bete, baina denboraldi hasieran helburutzat zuten igoera fasea jokatzea lortu dute, eta gainera, finalera ere iritsi dira. "Sari bat izan da eta hala hartu dugu. Nahiz eta azken pausua ez lortu, gaurkoa garrantzitsua izan da", gaineratu du Garmendiak.

Harmailak jendez lepo

Oñatiko eta Arrasateko taldeen zalean uneoro izan dira jokalariei animoak ematen, eta beste behin Zubikoako harmailak jendez bete dira. 
Jokalariengana ere iritsi dira eurengandik jasotako animoak, eta Izarraitz Muñoz Aloña Mendikoek pozik ospatu dute euren garaipena, animatzen izan diren zaleen aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario