Buscar este blog

viernes, 6 de diciembre de 2024

MORIARTI PRODUZIOAK EKOIZTETXEAK JASOKO DU DONOSTIAKO URREZKO DANBORRA.

 2024/12/05.


Arg: Eduardo Parra - Europa Press

Aitor Arregi oñatiarra da Moriarti Produkzioak ekoiztetxea eratu zuen bost lagunetako bat

  Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak jakinarazi berri duenez 2025eko Urrezko Danborra Moriarti Produkzioak zinema ekoiztetxeak jasoko du. Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxea, eta euren lana aitortuko diete San Sebastian egunean emango dieten sariarekin.

  2001. urtean Donostian bertan sortu zen ekoiztetxea, eta, ordutik, hainbat fikziozko film luze, labur, dokumental eta telesail ekoitzi dituzte. Halaber, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu dute, baita 450 sari baino gehiago lortu ere. Irabazitako sarien artean daude hamabi Goya sari, bi hautagaitza Oscar sarietan, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, gidoi onenaren saria edota FIPRESCI saria, besteak beste. 23 urte hauetan hainbat film entzutetsu ondu dituzte:Lucio (2007), Loreak (2014), Handia (2017), La trinchera infinita (2019) eta Marco (2024). Halaber, Cristobal Balenciaga moda diseinatzailearen inguruko telesaila egin dute.

Iturria: Oñati Irrratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario