Buscar este blog

miércoles, 11 de diciembre de 2024

" JOSTAILU EZITZAILEA "

 2024/12/12.

“Jostailu hezitzailea" kanpaina abiarazi du Debagoienako Gurutze Gorriak

Debagoienean bizi diren familia zaurgarrietako 277 haurri banatuko zaizkie

  Debagoienako Gurutze Gorriak jostailu hezitzailea kanpaina hasi du. 0 eta 12 urte bitarteko bailarako haur guztiek jolasteko duten eskubidea bermatu nahi da eta gizartea sentsibilizatu jolasak haurren garapenerako duen garrantziaz.

  Debagoienako familia zaurgarri edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden 277 haurri emateko jostailu berriak behar dira. Horregatik jostailuen kanpainan laguntzeko deia zabaldu du aurten ere Gurutze Gorriak. Jostailu-txekeak atera dira eta Arrasateko Eroskin eskuragarri jarriko dira ostiralean eta larunbatean, abenduaren 13 eta 14an. Jostailu berriak ere utzi ahal izango zaizkie Gurutze Gorriko boluntarioei. Era berean, kontu korrontea zabalik du Gurutze Gorriak Laboral kutxan (ES52 3035 0050 72 0500751008) eta 20055-JUGUETE/ JOSTAILUA kontzeptua adierazita, dirua zuzenean sartu daiteke.

  Jostailu hezitzailea kanpaina honetan eskualdeko zortzi herritako Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen da Gurutze Gorria, udal langileekin batera identifikatzen baitira beharra duten familiak eta horren arabera egiten delako jostailuen banaketa.

  Kanpaina 25 boluntario baino gehiagoko talde batek antolatzen du. Bide batez, kanpaina honetan edo Gurutze Gorriak urtean zehar egiten dituen beste kanpainatan parte hartu nahi duten debagoiendarrak gonbidatzen dira eskualdeko Gurutze Gorriarekin harremanetan jartzera.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario