Buscar este blog

miércoles, 7 de agosto de 2024

SAN MIGEL PARROKIAREN TEILATUA KONPONTZEN DIHARDUTE.

 goiena

Gontzal Belategi Zubia 2024ko abu. 7a, 17:00

Konponketa lanak egiten dabiltza Oñatiko San Migel parrokiaren teilatuan. Lanak duela bi hilabete inguru jarri ziren martxan, baina, aurretik denbora ugari behar izan zuten aurreproiektua garatu eta baimenak lortzeko. Horrelako eraikin historikoetan zail suerta liteke baimenak lortzea, baina azkenean inolako arazorik gabe lortu dute lanek aurrera egitea.

Konponketa egitearen beharra itokin batzuek sortu zuten. Eurite handietan asko nabaritzen ziren itokinak klaustroan eta barruko azpiegituran ere eragina izaten hasi ziren. Horrenbestez, teilatua konpontzeko beharra ikusi zuten, arazoa gehiagora joan aurretik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario