Buscar este blog

miércoles, 21 de agosto de 2024

ARTZAIN ESKOLA.

 GOIENA

Artzain Eskola Gipuzkoako erakargarri turistikoen sarean sartzeko elkarlanean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abu. 21a, 14:54



Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua eta Artzain Eskola lankidetza bideak aztertzen ari dira zentro hori Gipuzkoako erakargarri turistikoen artean sartzeko. Azahara Domingez diputatua Oñatiko instalazioan izan da bertan zer egiten duten ezagutu eta zentroko kudeatzaileekin batera Artzain Eskola Gipuzkoako turismo-baliabide bihurtzeko aukera aztertzeko.

Azahara Dominguezek Oñatiko Artzain Eskolako instalazioak bisitatu ditu eta azaldu duenez, "Artzain Eskolak ondo islatzen du Gipuzkoa zer den. Instalazio hauek gure artzainen lana eta lan horren duen garrantzia mendiak zaintzeko eta mantentzeko aukera ematen digu. Gainera, gure nortasunaren marka den Idiazabalgo gazta bezalako produktuak gertutik ezagutzeko aukera ematen digu".

Dominguezek azaldu du beraientzat "oso interesgarria" dela Artzain Eskola Gipuzkoako erakargarri turistiko izatea esperientzia turistikoari balio erantsia ematen diolako eta "guztiz bat egiten duelako bera buru duen departamentuak "turismo fluxuak desestazionalizatu eta deslokalizatzeko bultzatzen duen estrategiarekin.

Artzain Eskolak ere positibotzat jo du lankidetza uste dutelako horrelako bisitak "tresna baliagarriak" izan daitezkeela hiri- eta landa-mundua hurbiltzeko eta ardi latxaren sistemari dagokion balioak transmititzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario