2024/04/17.
10:00.
SantaAna antzokian.
HITZALDIA.
Hizlaria: Iker Galartza Larrinaga (Amezketa, 1977)
Poxpolo eta Mokolo pailazo taldean hasi zen lehen pausoak ematen 16 urterekin. Euskal Filologia ikasi zuen EHUn. Pailazo lanak, antzerkia eta telesail garrantzitsuetan hartu du parte. Antzerki lanetan ere murgildu izan da.
2017an Gure Zirkua sortu zuen, lehen zirku ibiltari euskalduna. Eta harrezkero, urtero, Euskal Herriko herri askotan ari da emanaldiak burutzen.
Saioaren azalpena
Iker Galartzak, hain polifazetikoa izanik, elkarrizketa bidez, bere bizipenak kontatuko dizkigu.
Eta umorearen mundu honetako izan litezkeen eta interesatzen zaizkigun gaitaz galderak egiteko aukera edukiko dugu.
Horretarako, euskaldun berri eta gazte japoniarra den Hidenao Dohino, “Hide”-ren laguntza edukiko dugu. Honek, bereak direnak eta Goienagusiko bazkideok aurrez proposaturiko galderak jaso eta kazetari-elkarrizketatzaile lana burutuko du.
Hidenao Dohino “Hide” (Yokohama – Japonia, 1994)
Historia ikasi zuen Tokioko Unibertsitatean. Aro Berriko Historiari buruzko masterra (Madril).
Tokioko Unibertsitatean 2 urtez, gaztelania irakasle. Euskara ikasten Japonian hasi zen, eta gero Madrileko Euskal Etxean jarraitu zuen.
1766ko Matxinada Gipuzkoan da bere tesi doktoralaren izenburua, eta hori dabil bukatzen, Oñatin bere bizilekua duelarik.
Oharra: Goienagusi elkarteak hilean bi ekitaldi antolatuko ditu Oñatin 2023-2024 ikasturtean zehar, oñatiar guztientzat irekiak eta dohainik izango dira, Goienagusiko bazkide izan ala ez. Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com
Hitzaldia hasi aurretik (9:30) kafea zerbitzatuko da Santa Ana antzokiko sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario