Buscar este blog

jueves, 9 de noviembre de 2023

ELORREGIKO GELTOKIKO KOMUNA.

 2023/11/09.

Erabilgarri dago Elorregiko geltokiko komuna





Autobus geltokiaren garbiketarako eta mantentzerako hitzarmena sinatu da

  Elorregiko autobus geltokiko komuna irekita eta erabilgarri dago jada. Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko udalek eta Debagoieneko mankomunitateak hitzarmena sinatu dute, mankomunitateak geltokiaren garbiketa eta mantentze lanen ardura har zezan. Markesina eta komuna zabalduta, hondakinentzako edukiontziak eta bizikletentzako aparkalekuak jarrita eta gunearen garbiketarako zein mantentzerako erakunde arteko akordioa eginda, autobusen ordutegiak adieraziko dituen pantaila digitala bakarrik falta da Elorregiko geltokia eraberritzeko lanak guztiz osatzeko. Aipatu pantaila urte bukaeran jartzea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

  Elorregiko autobus geltokiaren eraberritzeko lanek 223.000 euroko aurrekontua izan dute. Proiektuak hiru udalerriri eta Foru Aldundiri eragiten zien eta horrek prozesua asko luzatu du. Oñatiko Udalak hartu zuen egitasmoa egikaritzearen ardura eta proiektua egin, obra esleitu eta jarraipena egin du. Baina finantzazioa lau erakunderen artean banatu dute: Foru aldundiaren Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko sailak 133.829 euro ordaindu ditu eta Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko Udalek 29.740 euro, bakoitzak. Halaxe adostu eta sinatu zuten pasa den martxoan.

  Pozik egoteko moduko emaitza dela eta, azkenean, Elorregik autobus geltoki duina duela esan du Izaro Elorza alkateak. Pozik agertu da baita ere Bergarako alkate Gorka Artola eta erakunde ezberdinen arteko elkarlana azpimarratu du. Maider Morras Arrasateko alkateak berriz, Elorregiko geltokiak duen kokaleku estrategikoa aipatu du, bai eskualde barruko nahiz kanpoko konexioetarako. Baina haratago joan da eta garraio publikoaren kalitatea, efizientzia eta maiztasuna hobetzeko erronkak lehentasunez landu nahi dituela erantsi du.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario