Buscar este blog

sábado, 14 de octubre de 2023

OÑATIKO MUGARRIAK.

 2023/10/15.

08:00.

Posta bulegoan.



IRTEERA MENDI IBILBIDEA

Aloña Mendi elkarteko Mendi sailak antolatuta

Arantzazu – Artasoko lepoa – Artia – Sekillaga- Aumategi - Degurixa -Araotz

Irteera, goizeko 8tan Postetxe parean
Izena emateko epea: Urriak 12, Aloñako tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean
Bazkideak 10€
Federatuta egon behar da.

Luzera, 18 km
7 ordu inguru
1000m ko desnibela

Oñatiko mugarrien errepasoan azken aurreko ibilbidea.
Arantzazutik aterako gara, errekara jaitsiz. Etengabe igotzen hasiko gara, Artasotik, goiko lepora iritsi arte. Behin mugan, Urkilla mendilerrotik jarraituko dugu San Millan, Barrundia eta Aretxabaletako mugak zeharkatuz. Aumategitik Degurixara jaitsiko gara eta handik Araotzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario