Buscar este blog

jueves, 27 de julio de 2023

TURISMO ESKAINTZA HANDITU EGINGO DA ABUZTUAN.

 Turismo bulegoak gidatutako bisitak egunero egingo dira eta Txokolateixian, astelehenetik larunbatera.

  Abuztua opor garaia izan ohi da askorentzat eta, hori gogoan, eskaintza osatu egingo dute herriko turismo zerbitzuek:

Arrikrutz-Oñatiko koba egunero zabalik izango da, 9:30-14:30/15:30-19:00 (Telf: 943 082 000)

Turismo bulegoak ere egunero irekiko ditu ateak, 9:30-14:00/15:30-19:00. Oñatiko altxorrak  bisita gidatua (Sancti Spiritus unibertsitatea eta Mikel Goiaingeruaren parrokia) egunero egingo da, 13:00etan (Telf: 943 783 453)

Txokolateixia astelehenetik larunbatera irekiko da, 10:30-13:00. Bisita gidatua 12:00etan egingo da (Telf: 605 763 595)



Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario