Buscar este blog

domingo, 16 de julio de 2023

IBILBIDE BUSTIAK ZAILDU EGIN DU AURTENGO KANTOIKRIT.

 GOIENA



Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 16a, 11:13

Piñoi finkoaren zailtasuna areagotu egin du bart euriak eta ibilbide bustiak. Edozelan ere, ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek. Gizonezkoetan, Javi Mateos sevillarra izan da onena eta Mikel Olalde oñatiarra sailkatu da bigarren. Emakumezkoetan, Barcelona taldeko hiru ordezkarik osatu dute podiuma eta Sanjhoy Beltran izan da azkarrena.

22:00etan hasi zuten proba, euritan. "21:30ean itxi genuen ibilbidea eta 21:25ean euria hasi zuen. Beraz, sikuan eta azkar egiten den proba arrisku eta arazo gehiago izatera pasa zen", azaldu du Iñigo Idigorasek, antolakuntza taldeko kideak. Horren ondorioz, eroriko batzuk ere egon ziren. "Berotzen dagoeneko batzuk lurretik bueltaka ibili ziren eta lasterketan bertan ere bai, bereziki Portu kalean eta Kale Zaharrean, ibilbide aldaketaren lekuan. Dena dela, balorazio positiboa egiten dugu", gaineratu du.

Euriak euri, Oñatiko kaleak bete egin ziren eta horri ere balioa eman diote antolatzaileek. "Proba polita izaten da, herritarrentzat atsegina ikusteko, eta ikusi da kaleak bete egin zituztela herritarrek", nabarmendu du Idigorasek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario