Buscar este blog

martes, 9 de mayo de 2023

"GURE HISTORIA PARROKIETATIK PENTSATUZ"

  • 2023/05/10.
  •  10:00.
  •  Santa Ana antzokian.



  • HITZALDIA.
Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta

Hizlaria: Aintzane Erkizia

Artearen Historian doktorea eta UPV-EHUko Irakaslea.
Arrearen Historian lizentziatua UPV/EHUn, eta Doktore izendatua unibertsitate berean 2017an “El sagrario romanista en la diócesis de Vitoria (h. 1573-1631)” tesiarekin, Bikain Cum Laude kalifikazioa eta Doktorego Sari Berezia eskuratu zituelarik. Bere ikerketa ildoa Euskal Herriko Erdi Aro eta Aro Berriko artea da (XV. eta XVI. mendeak), bereziki altzari liturgikoak eta parrokietako artea.

Hitzaldiaren azalpena:

Historia diziplina zabala den arren, beti herrialdeen historia eta klase sozial altuetako jendearena ezagutzen dugu, gure herrietako historia txikia kanpoan utziz. Baina gure parrokien historian murgiltzen bagara, mikrohistoria egiteko informazio iturri oso baliagarriak aurkituko ditugu. Herrietako historia egitean, jende xumearen historia egiten dugu eta narratiba historikotik kanpora geratu direnen ahotsak berreskuratu ditzakegu. Horrekin, bestelako narratiba bat dagoela jabetzen gara, bestelako historia bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario