Buscar este blog

domingo, 8 de enero de 2023

MALEN OSA, SALOMON ETXEAREN "FUTURE TEAM" EGITURAN IZANGO DA AURRERANTZEAN.

 GOIENA



Maiatzean fitxatu zuen Salomon etxearekin eta lortutako emaitza onak, bere ibilbidean beste pauso bat emateko aukera eman dio. Aurrerantzean Future Team taldearen egituran egongo da.

Denbora darama Malen Osak emaitza eta lorpenak pilatzen, besteak beste Mont Balnc-eko maratoiko 23 kilometroko proban azkarrena izan zen. Emaitza horiek oihartzuna izan dute eta bere ibilbidean beste pauso bat emateko balio izan dio. Maitzean, Salomon etxearekin fitxatu zuen eta Next Generation , atleta gazteak batzen dituen taldearen egituran sartu zen. Oraingoan berriz, Salomon taldearen barruan, Future Team egiturara pasako da. Salomonek Espainiako taldea eta nazioarteko taldea ditu eta Future Team bien tartean kokatzen den trantsiziozko talde bat da. Etxe honek atleta batzuk aukeratzen ditu trantsizio horretarako, etorkizunari begira nazioarteko taldean egoteko aukerekin ikusten dituztelako eta horietako bat da Malen Osa.

"Aukera bat bezala hartzen dut"

GOIENA, korrikalari oñatiarrarekin izan da albistearen inguruan berba egiteko eta normala den moduan pozik azaldu da: "Motibazio handia da niretzat honek erakusten duelako jendeak konfiantza duela nigan". Era berean, "aukera bat" bezala hartzen du Osak etapa berri hau eta "persiorik  ez" duela ere gaineratu du. Aldaketak handiak izango ez diren arren baliabideak areagotu eta hobetuko zaizkio. "Baliabideak oso onak izango dira aurrerantzean, besteak beste materiala, bidaiak edota training camp-ak nazioarteko atleta onenekin batera" dio Osak.

1 comentario: