Buscar este blog

viernes, 16 de septiembre de 2022

OÑATIKO VII. MENDI MARTXA.



2022/09/17an izango da

Bi ibilbide izango dira: luzea (31,2 km. ) eta motza (21,7 km.).

Goizeko 7:00etan emango zaio hasiera Ibilbide luzeari eta 8:00etan motzari.

Izen-ematea:

  • Aurrez www.kirolprobak.com webgunean eta Ikatz eta Aloña mendi tabernatan.
    Egunean bertan Plazan

Prezioa:

  • Aurrez: Federatuek 12€, federatu gabeek 14€. 
    Egunean bertan, bi euro gehiago, federatuek 14€ eta federatu gabeek 16€.

Antolakuntzaren oharrak:

  • DATA ETA LEKUA: Oñatiko VII.mendi martxa irailaren 17an ospatuko da irteera ordua 7:00retan delarik ibilbide luzearentzat eta 8:00retan ibilbide laburrarentzat. Hasierako puntua Oñatiko plaza izango da bi ibilbideentzat.
  • KONTROL PUNTUAK: Parte hartzaileak antolatzaileek jarritako ordutegi barruan igaro beharko dute kontrol puntuetatik. Jarritako ordutegiaren atzetik igarotzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.
  • IBILBIDEA: Aurten ere ibilbide aldaketa egongo da neurri handi batean Aizkorri-Aratz parke naturalean igaroz. Antolakuntzak edozein momentuan ibilbidea aldatzeko aukera izango du beti ere partehartzaileen segurtasuna lehenetsiz.
  • SEINALEZTAPENA: Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.
  • GOGORATU: Mendia garbi uzteko kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.
  • SEGURTASUNA: Bidean zehar mediku-zerbitzua egongo da. Antolatzaileek ez dute beregain hartuko gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik . Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.
  • KAMISETA: Soilik inskripzioa 2022/08/21 aurretik egindakoek izango dute ziurtatua.
  • AMAIERA: Amaieran ez da inongo sailkapenik izango helburu bakarra mendiaz eta gure inguruaz gozatzea delarik.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario