Buscar este blog

domingo, 11 de septiembre de 2022

JOSEBA AZKARATEK HISTORIA EGINDU ZUMAIAN.

goiena


Zumaiako triatloiko helmugara iritsi da Joseba Azkarate.

Zumaiako triatloiko helmugara iritsi da Joseba Azkarate
Azkarate, Saiatu Fundazioko Riverorekin.

Modalitate egokituan, 750 metro igerian, 20 kilometro handbikean eta bost kilometro egin ditu aulkian. Kostata, baina oñatiarrak bere lehen triatloia burutu du, Antxintxika triatloi taldeko kideen laguntzarekin.

Orain arte, lehorrean, duatloiak egiten, espezializatu da Azkarate, baina asteburu honetarako erronka berria jarri zion bere buruari, eta hilabeteetan entrenatzen aritu ondoren, itsasoan igeri egiteko teknika, indarra eta erresistentzia bereganatu zituen.

Beste bi triatleta egokituk ere hartu dute parte: Antxintxikako Alfonso Lopezek eta Saiatu Fundazioko Higinio Riverok. Horiek ibilbide arrunta burutu dute, eta Azkaratek sprint ibilbidea. Hala, lasterketari ondo ekin dio, uretan bizkor igerian. Lehorreratu eta segituan, gorputza tenperatura aldaketara egokitzeko tarte bat hartu du, eta handbikean muntatu da. 20 kilometro horiek egin bitartean nekatu egin da Azkarate, lasterketa uztekotan egon da, baina ekinaren ekinaz jarraitzea lortu du. Hirugarren eta azken tramuan, gurpildun aulkian aritu den zatian, hobeto moldatu da, nahiko bizi egin baititu geratzen ziren bost kilometroak.

Helmuga zeharkatutakoan Goienari adierazi dio "sentsazio kontrajarriak" izan dituela lasterketaren erdialdean, bukatzeko gogoa gailendu zaio-eta.

Zailtasunak zailtasun, handia egin du Azkaratek Zumaian: munduan halako tetraplegia graduarekin triatloi bat egin duen lehen kirolaria bilakatu da.


1 comentario: