Buscar este blog

miércoles, 16 de marzo de 2022

OSTIRALAN IREKIKO DA UDANAKO ERREPIDEA.

 2022/03/16.





Behin behineko errei bat zabalduko da eta trafikoa semaforo laguntzaz bideratuko da

  Martxoaren 18ko eguerditik aurrera zabalduko da behin-behineko errei bat Udanarako errepidean eta Oñati eta Legazpi arteko zirkulazioa ahalbideratuko da. Ibilgailuen joan-etorria semaforoen laguntzaz bideratuko da.

  Udanako errepidea abenduaren 12an itxi zen eta hala eman ditu azken hiru hilabeteak, iazko urte amaieran izandako euriteen ondorioz. Orduan, 50 metro luzeko eustorma erori zen GI-2630 errepideko 9,930 eta 9,980 kilometro puntuen artean eta ibilgailuen zirkulazioari eustea ezinezkoa zenez, errepidea ixtea erabaki zen. Urtarrilean horma egonkortzeko larrialdiko obrak hasi zirenetik, lanek nabarmen egin dute aurrera, eta apirilaren erdialderako amaitzea aurreikusten da. Hala ere, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko,  ostiralean, 13:00etan, behin-behineko errei bat irekiko da.



  Udanako lanetan zebilen kamioi batek istripua izan du gaur goizean obra gunean bertan. Kamioia irauli egin da eta gidariaren kabina errepidean geratu bada ere, atoia errepideari eusten dion hormatik zintzilik geratu da. Gidariak zauri arinak izan dituela adierazi du Ertzaintzak, ez da ospitalera eraman beharrik izan. Gaurko istripuak ordea ez du ostiraleko errepide irekieran eragingo, Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

  Udanan egitean ari diren konpontzeko lanez gain beste hobetze lan batzuk aurreikusi eta onartu dira GI-2630 errepidean. Legazpin, bi puntutan egingo dira errepidearen zorua konpontzeko lanak: herri sarreran, Urretxutik zatozela, eta kiroldegi inguruko Bikuña errotondatik Motxorroko bidegurutzerainoko tartean. Hala erabaki zen atzoko Diputatuen Kontseiluan.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario