Buscar este blog

jueves, 3 de marzo de 2022

IÑIGO ERLEK EUSKAL HERRIKO KLUBEN PILOTA TXAPELKETAKO FINALEAN JOKATUKO DU.

 goiena

Iñigo Erlek Euskal Herriko kluben pilota txapelketako finalean jokatuko du
Iñigo Erle, pilotari oñatiarra.

Zapatuan, Zumarragako Beloki pilotalekuan 17:30ean hasita jokatuko dira Euskal Herri mailako kluben arteko pilota txapelketako finalak eta bertan jokatuko du pilotari oñatiarrak, Lazkaoko taldea ordezkatzen.

Iñigo Erle oñatiarra izango da Lazkaoko LAPKE ordezkatzen Ekhi Irribarriarekin batera, lehenengo mailan, Lemoaren aurka zapatuan Zumarragan jokatuko duten Euskal Herri mailako kluben arteko pilota txapelketako finalean.

Maddalen Etxegarai eta Uxue Osese oñatiarrek ere hartuko dute parte nagusien mailan Aloña Mendi ordezkatzen eta Lea Ibarra taldea izango dute aurkari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario