Buscar este blog

viernes, 7 de mayo de 2021

KORPUS JAIXAK 2021.OHARRA.

 

Korpus eguneko ekitaldi erlijiosoa San Migel parrokiako meza nagusira mugatuko da




2021/05/07.

Ez da prozesiorik egingo eta kultur egitaraua indarrean dagoen dekretuaren arabera osatuko da

  Iaz bezalaxe, aurten ere San Migel parrokian ospatuko den meza nagusira mugatuko da Korpus eguneko ekitaldi erlijiosoa, ekainaren 6an. Halaxe erabaki dute astean Korpus Egunaren antolakuntzan parte hartzen duten Kofradiak, Parrokiak, Oñatz Dantza Taldeak eta Udaleko Kultura departamentuak. Bigarren urtez jarraian ez da prozesiorik egingo herriko kaleetan zehar.
Korpus eguneko meza nagusian Oñatz taldeak aldarean egin ohi duen dantza eskainiko du baina ez da bestelako ukitu berezirik izango. Parrokiako aforoak mugatuta jarraitzen du eta gonbidapen txartelak aurrez banatuko dira, iaz bezala, baina aurrerago izango dela adierazi dute parrokiako arduradunek, unean uneko neurrietara egokitu ahal izateko. Beraz, alde horretatik, lasaitasuna eskatu dute.

  Kultur egitarauari dagokionez, momentuko dekretuaren araberako ekitaldiak antolatzera mugatuko direla ere jakinarazi dute eragileek publiko egin duten oharrean.Egunak igaro ahala joango dira ikusten zerbait programatzeko aukerarik dagoen ala ez.

  Oñatiko Korpus egunaren ospakizuna aspaldikoa da. Dokumentuen arabera XVI. mendetik gaurdaino espatzen den jaia da. Osagai asko biltzen dituen jaia, bai erlijio, kultura nahiz folklore aldetik esangura eta garrantzia berezia baitu herritar gehienontzat. Gaur baino lehen, eguraldiak, gerrek eta egoera berezi batzuek Korpus eguna beste era batera ospatzea eragin dute eta iaz zabaldu zen pandemiak ospakizuna elizkizunera mugatzea ekarriko du, bigarren urtez jarraian.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario