Buscar este blog

lunes, 5 de octubre de 2020

Hamar salaketa jarri ditu Ertzaintzak asteburuan Oñatin.....

 GOIENA

Hamar salaketa jarri ditu Ertzaintzak asteburuan Oñatin
Oñatiko plaza

Lau lagun maskararik ez eramatearren salatu zituzten eta sei bide publikoan botila festa egiteagatik. Pertsona bat atxilotu egin zuten "agintaritzaren agenteen aurkako atentatu delitu batengatik".

Etzaintzak emandako datuen arabera, hamar salaketa jarri zituzten zapatutik domekara bitarteko gauean. Lau pertsona maskara ez eramatearen salatu zituzten: bi Foruen plazan eta beste bi San Anton kalean.

Bestalde, beste esku-hartze batean gazte talde bat hauteman eta identifikatu zuten, anbulatorioko aparkalekuaren inguruan, San Juan kalean, botiloi festa egiten. Horietako pertsona bat ihes egiten saiatu zen, Ertzaintzaren arabera, eta atzeman zutenean, agente bati eraso egin zion. Pertsona hori agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitu batengatik atxilotua izan zen eta gertakarien ondorioz, bi agente arin zaurituta suertatu ziren. Sei salaketa jarri zituzten bide publikoan botila festa egiteagatik.

Martitzenean, bederatzi

Irailaren 29an beste bederatzi salaketa jarri zituen Ertzaintzak. Xagu taberna ondoan  gertatu zen, 00:30ak aldera, patruila batek hango taberna batean osasun-araudia urratzen ari zirela ikustean: "Bezeroak maskararik gabe, segurtasun distantzia mantendu gabe, zutik kontsumitzen lokalaren barruan zein kanpoan". Bederatzi pertsona izan ziren salatuak, tartean tabernako arduraduna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario