Eraikinetik ke beltz ugari irteten zela-eta eman zen abisua
Berezao 2 eraikinetik ke beltza irteten zenaren abisua eman zen atzo, 19:30-20:00ak inguruan. Larrialdi zerbitzukoak bertaratuta, sute txiki bat eta adineko emakume bat hilik topatu zuten. Adituen hipotesi nagusia da CO2 arnastuta hil zela. Dirudienez, berogailu edo su estufa bat piztuta zegoen baina konbustio txarrak-edo, behar baino CO2 gehiago isuri arazi zuen. Zerbaitek su ere hartu zuen eta horrek eragindako keak ohartarazi zituen inguruko bizilagunak.
Udaltzainak, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia hurbildu ziren gertaera lekura baina ezin izan zuten ezer egin baserrian zegoen emakumeagatik, iristerako, hilda baitzegoen.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario