Buscar este blog

domingo, 19 de julio de 2020

Txandaka bainatu dira arratsaldean Usakon.

goiena

Egoerak hala behartuta, Usakon ere neurriak hartu ditu Udalak jende pillaketarik ez egoteko. Putzuan, esaterako, 30 lagun bainatu ahal izango dira aldiro; arratsaldean neurri hori bete behar izan dut, gehiago ziren eta putzuan sartu gura zutenak. Sorosleek esan dute, baina, jendea ondo ari dela neurriak errespetatzen.
Bero egin du asteburuan eta jendeak Usakorako plana egin du. Gaur arratsaldean, esaterako, Gasteizko, Ermuako eta Legazpiko herritarrak ere baziren Usakon. "Baionatik eta Gaztelatik ere etorri izan dira. Oporretan inguruan dabilen jendeak Usakon berri izan du eta hondartzetan ere neurriak daudenez, hona etortzea erabaki dute batzuk. Egia esan jendea ondo ari da portatzen. Ordubeteko bidaia egin duten batzuk ez dituzte arauak hain ondo hartu, dena libre izango zutela uste zuten eta, baina orokorrean jendea ondo ari da portatzen", esan du Beñat Ormaetxea sorosleak. Txandak ordu lauredenekoak dira eta 30 lagun sartzen dira txanda bakoitzean.
Goiko belardiak zaintzen ari diren udaltzain-laguntzaileak ere gauza bera adierazi dute: "Partzelak markatuta daude baina jendeak, bestela ere, distantzia mantentzen du euren toallak jartzeko. Jendeak badaki egoera ezohikoa dela eta errespetuz ari da jokatzen". Belardian ere bi txanda daude.

Ezin da ondoan aparkatu

Aparkalekuak Munazategin eta hilerri ondoan egokitu dituzte; ezin da Usakoko sarreran ezta ondoko errepidean ere aparkatu. Hesiak eta kartelak jarri dituzte neurri horiek adierazteko. Aparkatu ezin den tokietan zeuden autoetako batzuk isuna zuten jarrita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario