Buscar este blog

miércoles, 15 de julio de 2020

Trianako jai batzordeak eskertze-oharra kaleratu du.





TRIANAKO JAIXAK 2020
Asteburu ederra pasa dugu kalegoienako plazan Trianako jaixetan! Lan handia egin izanagatik zoriondu gaituzte, baina lan egin adina gozatu dugula esan beharrean gaude.
Prestatutako egitaraua aurreikusi bezala aurrera atera badugu, herritarrek izandako jarrera egokiagatik izan da. Mila esker denoi! Txosna, gaua eta gazteak beti ez doazela desfaseari eskutik hobatuta ikusi dugu asteburu honetan, eta gazte batzuen borondatearekin, gauza handiak egin daitezkeela.
Kulturaren aldeko apustua egin dugu beste behin ere, konfinamenduan zehar beraien garrantzia erakutsi duten horiei merezi duten tokia eskeiniz. Eskerrik asko beraz oholtza gainean jarri zareten guztioi, eskerrik asko Lizargarate Trikitizale Elkartea, Aiert Alberdi, Rukula, MUGI Panderoa Erromeria Taldea, eta Potx eta Lotx kulturaz zuzenean gozatzeko aukera emateagatik. Eta ez ditugu ahazten igandean plaza bete zuten artisauak ere, eskerrik asko zuen lana plazara ekartzeagatik.
Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu Udalari ere, emandako babesagatik eta konfidantzagatik, bereziki Iñaki Olalde kultur zinegotziari. Baita Antixena Gaztetxia - Oñati ri ere, batzordeari emandako laguntza guztiagatik!
Azkenik, aipatu nahi dugu jaiak egingo genituela esatearekin bat, sare sozialetako hainbat komentario iritsi zitzaizkigula, egitarauaren nondik norakoak ezagutu gabe udala, herritarrak eta batzordea epaitzen zutenak twitter edo facebooketik. Espero dugu hurrengo ospakizun/ekintzen aurrean epaitu aurretik hausnarketa bat egitea.
Besterik gabe, datorren urtean gehiago!
Gora Trianako jaixak eta gora auzoko jaixak!
Trianako Jai Batzordea

No hay comentarios:

Publicar un comentario