Buscar este blog

sábado, 23 de mayo de 2020

OLAKUA auzoko Jaixak 2020

OLAKUA auzoko Jaixak 2020
COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, Olakua auzoko Jai Batzordeak, aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dugu.
Osasun agintariek eta Oñatiko udalak emandako gomendioak jarraituta, biztanleentzako behar adina segurtasun bermatzea ezinezkoa dela ikusten da eta jaiak aurtengo egutegitik kentzea erabaki dugu.
Jaiak urtero antolatzen laguntzen duten auzoko gazteei ere aipamen berezia egin nahi diegu, beraiek gabe ezin izango bait zen posible izango hau aurrera ateratzea. Udalaren kolaborazioa ere ezin azpimarratu gabe utzi. “Gure jaiak herritarren, koadrilen, partekatzearen eta bereziki auzokoen lankidetzaren sinonimoak dira, baina gaur egun, zoritxarrez, pentsaezina da beti bezala bizi ahal izatea. Jende-pilaketak sor ditzaketen edo beharrezko segurtasun eta higiene neurriak mantendu ezin dituzten ekintzak ekidin behar ditugu”.
Aurtengo urteak ekarri dizkigun gorabehera guzti hauek balio dezatela behinik behin, etorkizunak ekarriko dizkigunarentzako indarrak hartzeko. Gure aldetik esan, datorren urtean dena emateko prest gaudela, aurten egin izan ez ditugunak, 2021ean indar eta kemen gehiagorekin egiteko.
Ardura eta elkartasunerako unea da.
Ez da erabaki erraza izan, inorentzat. Horregatik, Olakuako Jai Batzordeko gizon emakumeok, animoak eta indarrak bidali nahi dizkizuegu. Hurrengo asteak gogorrak izango dira, baina, denon artean lortuko dugu.
Laster elkar ikusiko dugu eta hau guztia bukatutakoan zuen zain egongo gara.
Zaindu zaitezte, faltan botako zaituztegu !!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario