Buscar este blog

lunes, 9 de marzo de 2020

Eskolarte mailako txirrindulari proba.2020..




Aloña Mendi txirrindularitza sailak, urteko lehen hitzordua antolatuko du Martxoak 14rako zapatua. Eskolarte mailako txirrindulari proba izango da eta saileko txirrindulari gaztetxoenek, bizikleta gainean duten 
trebetasuna erakusteko aukera izango dute. 

Denboraldiko Lehenengo lasterketa izango da klubeko harrobiko txirrindularientzat.

Lasterketak arratsaldeko 16;30etan abiatuko dira Enpresagintza fakultate paretik. Alebin eta infantil mailako txirrindularientzako proba izango da eta antolakuntzatik adierazi digutenez, 200  bat partehartzaile 
espero dira irteera puntuan. Horietatik 31, Bizipoz- Aloña Mendi taldekoak izango direlarik. Maila hauetan zirkuitu itxi batean egiten dira lasterketak. Oñatikoa, Enpresagintza eta Cegasa lantegiaren artean dagoen 
errepidean gauzatuko da.

HERRIKO GAZTETXOEI GONBITEA

Federakuntza mailako lasterketa bat izanik ere, eskolarte maila dela kontutan hartuta, Aloña Mendiko txirrindularitza saileko arduradunek, 7,8,9 eta 10 urte bitartekoherriko gaztetxo guztiak gonbidatu 

nahi dituzte zapatuko lasterketan parte hartzera. Ez da baldintza berezirik eskatuko. Kaskoa eta edozein motako bizikleta (errepidekoa, mendikoa...) izatea, besterik ez.


Aloña Mendi 

Txirrindularitza saila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario