Buscar este blog

miércoles, 25 de marzo de 2020

Autotik jaitsi bariko probak egiten hasi dira Arrasateko ospitalean.

goiena



Debagoieneko ospitalea. (Argazkia: Imanol Soriano)

Debagoieneko ESItik jakinarazi dutenez, astelehenaz geroztik dihardute COVID-19aren probetarako laginak automobilean hartzen, osasun-arloko, arlo soziosanitarioko eta funtsezko beste zerbitzu batzuetako profesionalei. Horretaz gain, dagoeneko prest dituzten oheak baino espazio gehiago beharko balute, ospitalearen eraikin zaharreko solairu bat egokitzea aurreikusita daukate.
Arrasateko ospitalean bi solairutan banatutako 88 ohe dituzte prest koronabirus kasuak zein bestelakoak artatzeko. Bestalde, eraikinaren laugarren solairuan urgentzia kirurgikoetarako oheak dituzte prest. Solairu horretan orain arte arreta pediatrikoa eskaintzen zen, baina astelehenaz geroztik Zumarragako ospitalera daude bideratuta ama-haurren, ginekologiako eta pediatriako pazienteak.
Ospitalean beharrezkoak diren neurriak hartzen jarraitzen dute, eta ildo horretan jakinarazi dute, ospitalizazio gehiago behar izanez gero, kontingentzia-planak aurreikusita duela, lehen ospitalizaziorako erabiltzen zen eraikineko solairu bat gaitzea.

Koronabirusaren probak

Arnas sintomak dituzten pertsonei arreta emateko kontsulta espezifikoetako medikuek zehaztuko dute pazienteei COVID-19 testa beharra dagoen. Era berean, Etxez Etxeko Arreta Taldeak martxan jartzen ari dira Arrasateko ospitalean.
Halaber, autotik atera bariko probak egiten hasi ziren martxoaren 23an. Test horiek osasun-arloko, arlo soziosanitarioko eta oinarrizko beste zerbitzu batzuetako profesionalei bideratuta daude eta Arrasateko ospitalean ordutegi espezifiko bat ezarri da horiek burutzeko. Beraz, proba horiek momentuz ez daude herritar guztiei bideratuta, eta eskaria egin ahal duenak Osakidetzako langileen Laneko Osasuna zerbitzua (Agenda mugikorra), Prebentzioko Oinarrizko Unitatea edo Osasun Publikoaren bidez egin behar du.
Bestalde, Debagoieneko ESIk gogoratzen du, urgentziazko arreta behar ez bada, osasun-zentrora deitzea gomendatzen dela, baita asteburuan ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario